Jagoba Arrasate eta bere lantaldea pozik daude, Osasunarekin beste urtebetez luzatu baitute kontratua. «Oso pozik gaude; egon nahi dugun tokian gaude. Uste dut gauza asko ditugula oraindik egiteko. Apustu ziurra zen hona etortzea: tokia ezagutzen nuen, lehengai ona nuen, talde on bat eta zale bikainak. Horrek guztiak eragin du gauzak ondo joatea». esan zuen atzo Arrasatek Sadarren, kontratu berritzearen aurkezpenean.
Luis Sabalza Osasunako presidenteak, berriz, adierazi zuen Arrasatek «%100ean» bete duela helburua: «taldeak zaleekin bat egin du berriro, eta gero eta jende gehiago joaten da Sadarrera». Horren harira, Braulio Vazquez kirol zuzendariak esan zuen zer gerta ere jada «irabazi» dutela. «Luxua da halako teknikari talde batek gurekin jarraitzea».
Arrasate: «Oso pozik gaude; egon nahi dugun tokian gaude»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu