Albistea entzun

Arrauna

Olatu aparretan dago oraindik 'Lugañene'

Arraun Lagunak lehendabizikoz nagusitu da Euskadiko Txapelketan, Lekeition. Lehen luzeko bigarren zatian hautsi du estropada
Arraun Lagunak-eko arraunlariak, garaipena ospatzen.
Arraun Lagunak-eko arraunlariak, garaipena ospatzen. ARITZ LOIOLA / DOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel O. Iribar -

2021eko uztailak 22

Euskadiko Txapelketako historian sartu da Donostia Arraun Lagunak, lehendabizikoz irabazi baitzuen bandera preziatua, atzo, Lekeition (Bizkaia). Sufritu baino gehiago, gozatu egin zuten Lugañene ontziko arraunlariek, eta amaierako emaitzetan islatu zen hori; 11 segundo atera zizkioten Orio bigarrenari, eta hamazazpi Donostiarra hirugarrenari.

Hondoko itsasoa aspaldiko baxuena eta haize ahula zuten arraunlariek arraun egiteko. Hori guztia itsaso azalean, baina hondoan bestelakoa zen egoera: itsaslasterrek zeresana eman zuten, eta zer pentsatua ere bai lemazainei. Txapelketako garailea laugarren kalean aritu zen; Ondarroa, hirugarrenean; Orio, bigarrenean, eta Deustu, lehenengoan. Lehen txanpa jo ostean, bi kategorien arteko aldea berehala islatu zen uretan, eta Euskotren ligako bi taldeek estropada hautsi zuten.

Paladaz palada, Arraun Lagunak-en branka aurreratuago zegoen Oriorena baino, eta lehen luzeko bigarren zatian donostiarrek kolpe zitala eman zuten, aurreko igandean bezalaxe. Ziabogara Oriorekiko bi ontziko aldearekin iritsi ziren. Deustuk hamabi segundo gehiago behar izan zituen ontzia biratzeko, eta hamabost gehiago Ondarroak.

Poparerako girorik ez zegoen, baina Arraun Lagunak, apurka-apurka, Oriori segundoak sartuz joan zitzaion; zazpi une batez. Marea beheraka zihoan; beraz, azken luzean itsaslasterra aurka zuten lau ontziek, baina kaleen artean bazen alderik. Arraun-en kalean, laugarrenean, lehenengo kalean baino sakonera handiagoa zegoenez, itsaslaster handiagoa zuten aurka. Hala, Andrea Astudillo Lugañene traineruko patroiak istriborrera joatea erabaki zuen zalantzarik gabe.

Etxaberen arraunlariak gozo-gozo ari ziren arraunean, solte eta ubera pasatuz. 200 metroren faltan, hamar segundoko aldea zuten Oriorekiko, eta ondo asko zekiten garaipenak ez ziela ihes egingo. Hasieratik amaiera arte nagusi izan ziren donostiarrak, eta lehenak helmugaratu. Horrenbestez, Arraun Lagunak-ek lehendabizikoz irabazi du Euskadiko Txapelketako bandera.

Zumaia, lehiatu gabe etxera

COVID-19a gogor jotzen ari da arraun munduan. Lutxanaren eta Isuntzaren ordez Donostiarra eta Zumaia ziren lehiatzekoak, eta asmo horretan joan ziren Lekeitiora. Baina, zumaiarrek ezin izan zuten Telmo Deun ontzia uretaratu, taldeko arraunlari batek positibo eman baitzuen koronabirusean. Txanda horretan Donostiarra izan zen azkarrena, Hondarribia eta Tolosaldearen aurretik, eta brontzea golkoratu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Saunders, atzo, podiumean, keinua egiten ©FRANCK ROBICHON / EFE

Saundersen keinua aztertzen ari da NOB

Igor Susaeta

Pisu jaurtiketako zilarrezko domina jasotzeko podiumean, besoak gurutzatu zituen buruaren gainean, «zapaldu guztiekin elkartasunez». NOBen arautegiaren arabera, Olinpiar Jokoetan debekatuta dago podiumean aldarrikapen keinuak egitea.

Camacho-Quinn, gaur, helmugan sartzen ©CRISTIAN BRUNA / EFE

Camacho-Quinn garaile 100 metroko hesidunean

Igor Susaeta

Olinpiar Joko batzuetan Puerto Ricok atletismoan lortutako aurreneko domina da.

Munarriz uztail hasieran, Benu Kopan Kroaziaren aurka jokatutako partidan. ©Tamas Kovacs / Efe

Munarrizek final-laurdenak jokatuko ditu

Igor Susaeta

Espainiako selekzioak 8-4 irabazi dio gaur Kroaziari, eta AEBak izango ditu aurkari kanporaketan.

Pena eta Hernandez, Olinpiar Jokoetako beste partida batean. ©EFE

Pena eta Hernandez, final-laurdenetatik kanpo

Igor Susaeta

Espainiako selekzioak 31-34 galdu du Errusiaren aurka

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Mikel O. Iribar

Informazio osagarria