Amnistia Legea indarrik gabe uzteko eskatu du NBEko kontalariak

Ibai Maruri Bilbao -

2018ko irailak 19
«Espainiak indargabe utzi behar du Amnistia Legea; frankismoaren krimenen arduradunak ikertu, epaitu eta zigortu egin behar ditu». Fabian Salvioli NBE Nazio Batuen Erakundeko Egia, Justizia eta Erreparaziorako kontalari berriak gogo onez hartu du Francisco Franco diktadorearen gorpua Erorien Haranetik ateratzeko erabakia. Uste du monumentuak definizio berri bat behar duela, biktimekiko «desohorea handitzeari» utz diezaion. Baina, «pauso positiboa» iruditu zaion arren, frankismoko eskubide urraketen biktimen «sakoneko erreparazioa» lortzeko neurri gehiago eskatu ditu.

Salvioli Madrilen izan zen atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuko Memoria Batzordean. Jardunaldi batean hartu zuen parte, EAJ, EH Bildu, Unidos Podemos eta Compromiseko diputatuekin. Kontalariak uste du Espainiako Estatuak «oker» erabili duela adiskidetze kontzeptua. «Adiskidetzea ez da biktima batek bere torturatzailea barkatzea. Hori zer da? Adiskidetzea Estatuarekiko konfiantza berreskuratzea da, estatuak zure eskubideak bermatzen dituela ikusten duzulako. Eta hori soilik lor daiteke justiziaren bitartez». Frankismoaren aurka ipinitako kereilak oztopatu izana gaitzetsi du, eta hori egiteari uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. «Zer zuzenbide irakasten da herrialde honetako fakultateetan? Gizateriaren aurkako delituetan bi aukera daude: edo epaitu edo estraditatu». Iruditzen zaio Espainiako Estatuak Argentinako kereilarekiko erakutsi duen jarrera «surrealista» dela.

Gogor salatu du Espainiako Botere Judiziala, haren ustez giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea «mespretxatu» egin duelako. «Nazioarteko zuzenbidea ez da aukera bat. Zuzenbide nazionalaren parte da; obligazioa da. Estatuek ezin dute aukeratu. Justizia egitean ez du zuzenbideak huts egin; borondate politikoak egin du huts». Salvioliren esanetan, nazioarteko zuzenbidean «behar beste tresna» daude frankismoaren «inpunitatea» hausteko. Espainiako epaile eta fiskalek giza eskubideen arloan «prestakuntza falta» dutela esan du, eta hori zuzentzeko eskatu dio Pedro Sanchezen gobernuari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna