HILBERRIA. Jasone Salaberria

Euskara irakasle eta doktore

GARI GARAIALDE / FOKU.
Erredakzioa
2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Jasone Salaberria Fuldain (Ermua, Bizkaia, 1952) zendu da, 68 urte zituela. Euskararen aldeko militantea, Seaskan euskara irakasle izan zen urte anitzez. Hizkuntzalaria ere bazen: zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zituen, eta Euskal Ikasketetako doktore zen. Bi tesi aurkeztu zituen: 1991n Prosodia eta silabismoa xiberutar kantu tradizionalean aurkeztu zuen, eta Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa 1998an. Euskara ikasteko hainbat liburu argitaratu zituen. Azken urteetan EKEk osatutako 1914-1918ko Euskal presoen grabaketak bilduma transkribatzen aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.