GAKOAK

2016ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Gobernu irekia erakundeen zilegitasuna eta demokraziaren kalitatea hobetzeko gobernu eredua da, eta ondorengo hiru zutabeetan oinarritzen da:

Gardentasuna. Informazio publiko herritarrena denaren ideia du oinarri. Ondorioz, informazioa eskuratzeko zailtasunak ezabatzean datza.

Parte hartzea. Politika publikoen diseinuan eragiteko gaitasuna aitortzen die herritarrei. Gizartearen ezagutza erakundeentzako baliogarri izan daitekeela defendatzen du.

Elkarlana. Erakundeen parte ez diren gizarte sektoreekin (herritarrak, elkarteak, enpresak...) batera jardutea proposatzen da, administraziotik bultzatzen diren neurrien garapenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.