Lege baten kontraesanak

Nafarroak martxoan onartu zuen Klima Aldaketarako eta Energia Trantsiziorako Legea. Ekologistek ontzat jo dute legea, baina salatu dute AHT eta Esaren proiektuei eustea.

edurne elizondo
Iruñea
2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Nafarroan apiriletik da indarrean Klima Aldaketarako eta Energia Trantsiziorako Lege proiektua. Ekainean kanpaina bat egin zuen gobernuak, ardatzak erdigunean jarri eta zabaltzeko: energia eraginkortasuna, ekonomia zirkularra, landa eremua sustatzea, biodibertsitateari eustea eta kudeatzea, energia berriztagarriak eta mugikortasun jasangarria.

Ekologistak Martxan taldeakaztertu du legea, eta salatu du «duela 30 urteko errealitate bati» erantzuten diola batez ere. Salatu du, gainera, egun Nafarroan martxan diren zenbait proiektuk eta azpiegiturak zuzenean eragiten diotela klima aldaketari, eta Nafarroako Gobernuak ez duela horien inguruan atzera egiteko asmorik.

Klimaren Aldeko Nafarroako Aliantzak eta Sustrai Erakuntza fundazioak ere erdigunean jarri dituzte administrazioaren «kontraesan» horiek, eta kritikatu dituzte, bertzeak bertze, abiadura handiko trenaren proiektua, Esako urtegia handitzeko lanak eta Zangoza inguruan egin nahi duten Muga meategiaren proiektua.

Energia berriztagarrien arloan ere zer aztertu badela uste dute talde ekologistek. Nafarroako Parlamentuak onartutako legeak energia berriztagarrien aldeko apustu garbia egiten du. Ekologistek ere ontzat jotzen dute, baina ez herrialdean mahai gainean dauden zenbait proiektuk planteatzen dituzten bezala. Proiektu erraldoiak txarretsi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.