«Krisi bat gainean, beste krisi bat bizitzen ari gara», NDFren ustez

Irune Lasa.
2022ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Nazioarteko Diru Funtsak datorren asteartean xehatuko ditu munduko ekonomientzako eta herrialdeentzako bere aurreikuspen berrituak. Hala ere, Kristalina Georgieva zuzendariak atzo aurreratu zuenez, lehen iragarri baino hazkunde ekonomiko txikiagoa iragarriko du 143 herrialderentzat, batez ere Ukrainako gerraren ondorioz.

«Krisi baten gaineko krisi bat ari gara bizitzen», esan zuen NDFko buruak, mundua pandemiatik erabat atera gabe dagoela piztu delako gerra. Inflazioaren «arrisku larria» ere aipatu zuen, inflazioa oso handia delako herrialde garatuetan «baina are handiagoa garapen bidekoetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.