Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua «Aski borroka ez suniten eta xiiten artean, eta suniten artekoa ere zabaldu da»

Publizitatea

Mundua

Mikel Aiestaran. Kazetaria

«Aski borroka ez suniten eta xiiten artean, eta suniten artekoa ere zabaldu da»

 
Argazkia: 5W ALDIZKARIA

2017-11-09 / K. Berasain Tristan

Estatu Islamikoa Raqqan zokoratuta zegoela amaitu zuen liburuaren bere zatia Mikel Aiestaranek (Beasain, Gipuzkoa, 1975). Siria eta Irakeko gerrei erreparatu die kazetariak, besteak beste.

Jadanik askatu dute Raqqa. Gero eta urriagoa da muturreko islamistek kontrolatzen duten eremua.

Ekialde Hurbileko bihotzetik bere muturreko ideologia mundu zabalera hedatzeko asmoz sortutako munstroa da EI. Raqqa izan da haren epizentro politiko eta estrategikoa, eta hori ere galdu du, haren etsaiak geografikoki gero eta hurbilago daudelako. Muturreko talde islamista sunitaren eremua murrizten ari da, baina hau irabazlerik gabeko beste gerra bat da, eta, beste askotan bezala, biktima nagusiak zibilak dira.

Siriakoa mundu gerra txiki bat bihurtu dela diozu.

Bai. Iraultza gerra bilakatu zen, eta gerra hasi eta zazpi urtera inork uste ez zuena gertatu da; Baxar al-Assad indartu egin da, oposizioa mila zatitan apurtuta baitago. Ekialde Hurbil osoa zatitu da mila pusketatan; zatiketa etnikoak, politikoak eta erlijiosoak daude, herrialde arabiarren arteko harremanak oso ahulak dira, eta munduko potentziek zeharkako borrokak dituzte. Estatubatuarrek berpiztu egin zuten suniten eta xiiten arteko milaka urteko borroka amaigabea, eta orain suniten artekoa ere zabaldu da.

Jerusalemen bizi zara. Okupazioa ari du han.

Okupazioak ez du etenik. Israelen posizioa indartu egin da Ekialde Hurbil zatituaren erdian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak