Arkaitz Diaz. Donostiarrako patroia

«Ez diogu aterik ixten ezeri, eta, gainera, etxean izanda, oso gogotsu gaude»

BERRIA.
Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Berezia da aurten Gipuzkoako txapelketa Donostiarrarentzat, etxean jokatuko baitute, baina Arkaitz Diaz patroiak (Donostia, 1983) esan du ez dutela propio prestatu.

Etxean duzue Gipuzkoako Txapelketa, gaur; egun garrantzitsua, ezta?

Estropada berezia izaten da beti, eta, gainera, etxean izanda, guretzat motibazio berezia dauka. Gogo handia dugu.

Helburua da zuentzat?

Ez dugu helburu nagusirik jarri, estropadaz estropada joaten ari gara, eta nahi duguna da talde handien aurka lehian ibili, gure mailarik onenean arituz.

Orio eta Hondarribia, biak izango dituzue zuen txandan, eta zuen benetako maila neurtzeko test egokia izango da?

Bai. Orio sekulako denboraldia ari da egiten, eta Hondarribiak ez du hutsik egiten. San Pedro ere hor izango dugu txandan, eta azkar dabil hori ere. Aukera ona da horiekin guztiekin lehiatzeko eta gauzak zail jartzeko, baina geureari gehiago begiratzen diogu, gure onena eman nahi dugulako, eta ahalik eta azkarren ibili.

Txapelketa irabazteko gai ikusten duzue zeuen burua?

Zergatik ez? Erakutsi dugu gurea ondo egiten dugunean eta besteek egunik onena ez dutenean gai garela aurrea hartzeko edozeini, eta, horrenbestez,ez diogu aterik itxiko ezeri.

Badiako eremua gaiztoa da. Ba al duzu kezkarik?

Bai. Aurreko larunbatean Eusko Label ligako estropadan ikusi zen bezala, eremua bihurri jar daiteke. Ea gaur nola dagoen, baina gaur ere aldeak egon daitezke itsaso txarra jartzen bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.