Trek izan da azkarrena Giroa abiatu duen taldekako erlojupekoan

enaut agirrebengoa
2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Elisa Longo Borghiniren Trek taldeak egin zuen atzo denborarik onena Italiako Giroko lehen etapan; 26,7 kilometroko taldeko erlojupekoan. Zortzi segundo atera zizkion Anna Van der Breggen buru duen SD Worxi, eta 40 segundo Mavi Garciaren Ale BTC Ljubljanari. Ruth Winder izan zen helmuga zeharkatu zuen Trekeko lehen txirrindularia, eta hura da lehen liderra. Movistar bosgarren izan zen, 55 segundora. Eider Merinoren Monex, berriz, 13. izan zen, 1.58ra. Lehenago sailkatu zen Ane Santestebanen BikeExchange, baina hura 5.40ra iritsi zen.

Longo Borghinik eta Van der Breggenek abantailarekin ekingo diote gaur lehen mailako Prato Nevoson hamahiru kilometro eta %7,2ko pendiza bukatuko den etapari. Ia 100 kilometroko lana osatu beharko dute txirrindulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.