Frantziako eskuin muturrak alderdi berria du: Patriotak

2018ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Otsailaren 19an egin zuen sorrera kongresua eskuin muturraren alderdi berriak, Patriotak-ek. Urteotan ezagun egin den politikari bat da Frantziako indar politiko gazteenaren presidente eta sortzailea: Florian Philippot, Marine Le Penen laguna eta aholkulari nagusia izandakoa. Iazko udazkenean utzi zuen FN Fronte Nazionala, alderdiak harturiko bidearekin kritiko, eta alderdia sortzea erabaki zuen.

Philippoten alderdiak berreskuratu egin ditu FNk hauteskunde kanpainan alde batera utzi dituen neurri batzuk, eskuin muturraren neurri klasikoekin nahasteko: eurotik eta EB Europako Batasunetik ateratzea, esaterako —frexit-a—. «Larrialdiko» neurriak dira, alderdi berriaren ustetan, Frantziak bere subiranotasuna ahalik eta azkarren berreskuratzeko; Philippotek uste du FNk alde batera utzi dituela neurri horiek, boto-emaileak erakartzeko, eta EB eraberritu daitekeelaeman duela aditzera. Immigrazioaren inguruan jarrera gogorra duten arren —«murriztu» behar da—, beren burua ez dute hain kontserbadoretzat auzi sozial batzuetan, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzan, adibidez.

Oraindik ikusteke dago Patriotak alderdia gai izango ote den oinarri elektoral sendorik osatzeko. Oraingoz, eskuin muturra zatitzea lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.