Lorena Wiebesek tropeleko azkarrena dela berretsi du

Iñigo Lasa Fresneda.
2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Italiako Giroan ere esprinterrentzako eguna izan zuten atzo, eta denetan azkarrena Lorena Wiebes izan zen (DSM), lasterketako lehen esprint jendetsuan. Hark irabazi zuen Giroko bosgarren etapa. Emma Norsgaard Jorgensen Movistarreko esprinter danimarkarra izan zen bigarren, etaeta Marianne Vos (Jumbo) sailkatu zen hirugarren postuan. Etapa laua izan zuten, eta, ihesaldian sartutako sei ziklistak bidea egiten saiatu baziren ere, helmugarako gutxi falta zela tropelak ihesaldia harrapatzea lortu zuen, tropeleko txirrindulari azkarrenen mesedetan.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik: Anna van der Breggenek (SD Worx) jarraitzen du lider, sendo. Haren taldekideak Ashleigh Moolmani eta Demi Volleringi hiru minutu ingururen aldea ateratzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.