EITBk LGTBI mugimenduari lotutako hainbat saio emango ditu

urtzi urkizu
2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Hilaren 28a LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izango da, eta EITBk datozen egunetan bat egingo du mugimendu horren ekitaldiekin, #Ekin_aniztasuna kanpainaren bitartez. Askotariko saioetan, LGTBI mugimenduaren errealitateari eta aldarrikapenei ikusgaitasuna emango dio komunikazio taldeak.

Hilaren 21ean, ETB1ek Aske bizi izeneko erreportajea emango du, prime time-an. Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko du. Hilaren 23an, berriz, ETB2 kateak Historias del Orgullo erreportajea eskainiko du.

Biba zuek!, En jake eta Nos echamos a la calle saioetan lekukotzak eta istorio pertsonalak jasoko dituzte, eta zuzeneko konexioak egingo dituzte herrietan eta hirietan egingo diren ekitaldiekin. Gaur, esaterako, Bilboko Areatzan eta Zazpikaleetan egingo diren ekitaldien berri emango dute ETB1eko Biba zuek! magazinean.

Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioak ere LGTBI kolektiboaren errealitatearen eta aldarrikapenen berri emango du datozen egunetan.

Aniztasunaren inguruko hiztegiari zabalkundea emateko asmoz, bestalde, EITB taldeakLGTBI glosarioa prestatu du, euskaraz. Sistema bitar tradizionala gainditzen duten izen eta terminoak biltzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.