EGUTEGIA

2018ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Taldekako Xilabako saioak Zuberoan, Baxenabarren eta Lapurdin aldizkatuko dira. Talde bat izanen da aldi bakoitzean antolatzaile. Talde gonbidatuaren aurka ariko da talde antolatzailea, beste talde bat ariko delarik epaile lanetan.

Lehen fasea

Urriaren 12a. Bertso afaria Gamereko ostatuan, 20:00etan.

Urriaren 13a. Altzumartako gelan, 20:00etan.

Urriaren 19a. Sarako trinketean bertso saioa, 20:00etan.

Urriaren 19a. Heletako gaztetxean bertso talo afaria, 19:00etan.

Urriaren 26a. Pausuko Xaia ostatuan bertso afaria, 20:00etan.

Urriaren 26a. Urruñako Berttoli elkartean bertso saioa, iluntzean.

Azaroaren 3a. Garaziko Luisenia ostatuan bertso saioa, 19:00etan.

Azaroaren 3a. Hendaiako Bakarxoko ostatuan bertso saioa, iluntzean.

Azaroaren 9a. Baigorriko Bixentainia elkartean bertso saioa, iluntzean.

Azaroaren 16a. Hendaiako Akelarre elkartean bertso saioa, iluntzean.

Azaroaren 17a. Azkaingo Xoko Ona ostatuan, bertso afaria.

Lehen final erdia

Azaroaren 23a. Suhuskunen, Ortzaizeko ikastolak antolaturik, bertso afaria, 20:00etan.

Bigarren final erdia

Azaroaren 24a. Baionako Zizpa gaztetxeak antolaturik, talo bertso besta, 19:00etan.

Finala

Abenduaren lehena. Baigorrin, Plaza Xoko gelan, bertso saioa eta, ondotik, afaria, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.