Txema Areizaga gogoratuko dute gaurko galan

2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Euskal Zinemaren Gala egingo dute gaur gauean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta, bertan, Zinemira saria emango diote Txema Areizaga elektrikari buru zenari, in memoriam. Zinemaldiak eta ekoizleen elkarteek teknikarien kolektiboari omenaldia egitea erabaki dute, eta Areizagak ordezkatuko du talde hori. Areizagak Argilun IluminaciĆ³n enpresan lan egin zuen, eta Antton Ezeizaren Ke arteko egunak filmarekin (1989) hasi zuen bere ibilbidea zineman. Loreak, Amama, Oreina, Nora, Soinujolearen semea, Irati filmetan eta Euskal Herriko beste ekoizpen ugaritan parte hartu zuen. ETB1 kateak zuzenean emango du ekitaldia, 22:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.