Behategiaren datutegia udaberrirako eguneratuko dute

urtzi urkizu
Donostia
2019ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Euskal Hedabideen Behategiak hiru urte bete ditu, eta iragarri duaurten proposamen berriak egingo dituela. Oraindik gai asko mahai gainean zabaltzeke daudela uste dute Behategiko kudeatzaileek: «Diru laguntzen eredu berria dator, publizitatearen banaketaz hitz egiteko garaia da, audientzien neurketa tradizionaletan audiometria digitala txertatzeko modu egokiak eta propioak asmatzea erronken artean daude, eta abar». Testuinguru horretan, Behategiak iragarpen bat egindu: «Euskarazko komunikazioaren orubea eraikitzeko aroa dator».

Behategiaren egitasmoen artean, bestalde, datutegia aipatu beharra dago, euskarazko komunikabideen inguruan dagoen datu base osatuena. Errealitatea ahalik eta zehatzena ezagutzea da Behategiaren asmoa, eta, helburu horretara bidean, datutegiaren eguneratzea lantzea izango du erronkatzat. «Udaberrirako prest izango dugu tresna, eguneratutako datu berriekin hornituta, eta lehen bilakaerak aztertzeko prest», iragarri du Behategiak.

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak, EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak abiarazi zuten Behategia, eta, ondotik, Udako Euskal Unibertsitatea bildu zen egitasmora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.