BERRIAk ikusgai jarri du aurtengo disko eta liburuen bilduma

urtzi urkizu
2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Iazko Durangoko Azokaren atarian sortu zuen BERRIAk, lehen aldiz, urteko liburu eta diskoen erakusleihoa. Aurten ere bildu ditu urteko euskarazko sorkuntzak, www.berria.eus/liburu-eta-disko-berriak/ webgunean.

Durangoko Azoka topaketa garrantzitsua da euskal sortzaileentzat eta argitaletxe eta diskoetxeentzat, eta egunotan aurkezten ari dira urteko uztak. Euskal kultur sorkuntzan egindako lanaren erakusleiho bat izan nahi du webguneak, euskal kultura ikusgarri egiteko eta urteko lan guztiak leku bakarrean biltzeko. 2021ean argitaratu diren liburu eta disko guztiak bildu eta erakustea da gunearen asmoa, kulturazaleek erraz kontsultatu eta bilatzeko moduan.

Liburuei dagokienez, euskarara itzulitako lanak ere agertzen dira, ez euskaraz sortuak soilik, eta bilaketak egin daitezke titulua edo egilea idatzita. Argitaletxe bakoitzak aurten zer argitaratu duen ere ikus daiteke. Horrez gain, literatur generoaren araberako bilaketak egin daitezke, eta bereizita daude haur literaturako lanak, adinaren arabera. Diskoei dagokienez, berriz, musika generoaren arabera egin daiteke bilaketa, eta baita diskoetxearen arabera ere, ikusteko bakoitzak zer uzta dakarren aurten. Liburu eta disko bakoitzak fitxa bat du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.