Indarkeria matxista. Irudia. Urruña

Mayie Nerviren hilketa gaitzetsi dute

GUILLAUME FAUVEAU.
2019ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Astelehenean, hilotz agertu zen Urruñan (Lapurdi) 81 urteko emazte bat, Mayie Nervi, tirokatua. Poliziaren hipotesia da senarrak hil zuela andrea, eta gero bere buruaz beste egin zuela. Emakumeen Mundu Martxak deituta, Urruñan bertan elkarretaratze bat egin zuten atzo hilketa hori gaitzesteko. Gogorarazi zuten halako jazoerak ezin direla ulertu «eraso bakan gisa», eta indarkeria matxista guztiz zuztartuta dagoela gizartean. Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean ere elkarretaratzeak egin zituzten atzo, hilketa arbuiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.