Ikur frankistak mantentzen dituztenei, zigorrak

Berria -

2018ko ekainak 22
Nafarroako Parlamentuak memoria historikoaren legea betetzen ez duten erakundeei eta norbanakoei zigorrak ezartzea onartu zuen atzoko bilkuran. Espazio publikoak «demokratizatu» eta frankismoko biktimei errespetua erakutsi beharra azpimarratu zuen Geroa Baik.

Lauko gobernuko alderdien eta PSNren aldeko bozekin atera zen aurrera 1936ko gerrako biktimei erreparazioa eta aitortza onartzeko lege proposamena. Ikur frankistak kentzen ez dituztenei zigorrak ezartzea adostu zuten, urtebete igaro ostean legea betetzen ez badute. 2.000 eta 150.000 euro arteko zigorrak izango dira, eta diru laguntza publikoak ere galdu ditzakete arau hausleek.

PPk eta UPNk, berriz, aurka bozkatu dute, eta ikurren legea bere interesen arabera erabiltzea leporatu diote gobernuari, ikurrina zintzilik duten udaletxeei erreferentzia eginez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna