Albistea entzun

Koronabirusa



100 urtez gorakoak txertatzen hasi da Osakidetza, eta bihar hasiko dira irakasleak txertatzen

Osasun langile bat adineko bati txertoa jartzen autoaren barruan, Gasteizko Santiago ospitalean.
Osasun langile bat adineko bati txertoa jartzen autoaren barruan, Gasteizko Santiago ospitalean. J. FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2021eko otsailak 25

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak beste urrats bat egin du COVID-19aren aurkako txertaketa prozesuan, eta zahar etxeetan bizi ez diren 80 urtetik gorakoak txertatzen hasi da. Zehazki, etxean bizi diren 100 urtetik gorakoak txertatzeari ekin zion atzo. Guztira, 25 txertaketa gune ezarri ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta, horietako hirutan, ibilgailutik atera gabe txertoa jasotzeko eremu bana prestatu du: Donostiako ospitalean, Gasteizko Santiago ospitalean eta Mungiako (Bizkaia) osasun zentroan. Atzo, ordua hartua zuten 100 urtetik gorako lehen pertsonak joan ziren txertaketa guneetara, lehen dosia hartzera. Txertoa hartu eta hogei minutu itxaron ondotik, etxera joateko moduan zeuden denak.

Joan den ostiraletik, Osakidetza telefonoz harremanetan jartzen ari da 100 urtetik gorakoekin, osasun zentroen bidez, txertatzeko txandak planifikatzeko. Mugitzeko arazoak dituztenek, berriz, etxean hartu ahal izango dute. Ibilgailutik irten gabeko txertaketa ongi badoa, Osasun Sailak ez du baztertzen metodo hori erabiltzea beste kolektibo batzuekin.

Osasun Sailaren asmoa da era mailakatuan jartzea txertoa adinekoei. 80 urtetik gorako biztanle asko dago —162.000 lagun Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta adin tarteen arabera antolatu ditu txandak. Zaharrenetatik hasi da, 100 urte baino gehiago dituzten 1.800 lagun ingururekin. Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo iragarri zuen adin tarteak zehaztuz joango direla Pfizer txertoen dosiak iristen diren neurrian. Hala ere, zehaztu zuen 90 eta 100 urte artekoek jasoko dutela hurrena txertoa: 39.000 pertsona inguru dira.

Aurki hasiko dira txertatzen tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adinekoak ere, eguneko zentroetako erabiltzaileak, eta etxean dauden menpekotasun handiko pertsonak eta desgaitasunen bat dutenak. Anbulantzietako langileei ere aste honetan deituko diete.

Hezkuntzaren eremuan ere pausoak emango ditu Osakidetzak, eskola publikoan lehenik. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak LSB sindikatuari jakinarazi dionez, maskara gabe egoten diren ikasleekin aritzen diren langileei ostiralean hasiko dira txertoa jartzen: Haur Hezkuntzakoak, heziketa berezikoak eta jangeletako langileak besteak beste. 08:00etatik 08:30era eta 16:30etik aurrera jarriko dituzte. Geroago ekingo diote itunpeko sarean, zentro pribatuetan eta 0-3 urte bitarteko zikloan dihardutenak txertatzeari. 55 urtetik beherakoak lehenetsiko dituzte, eta LSB sindikatuak «zentzugabetzat» jo du zaharragoak kanpo uztea.

Nafarroan, datorren astean

Nafarroako Gobernua datorren astean hasiko da egoitzetan ez dauden adinekoak txertatzen, Javier Remirez lehendakariordeak jakinarazi duenez. Litekeena da astelehenean hastea 90 urtetik gorakoekin, eta adinaren arabera jarraitzea: 70 eta 80 urte artekoak, 60tik 69ra bitartekoak, eta arrisku taldeetan dauden 60 urtetik beherakoak izango dira, hurrenez hurren. Bestalde, Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Hezkuntza eta Psikologiako 1.400 ikaslek atzo hartu zuten AstraZenecaren txertoaren lehen dosia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariaren artxiboko irudi bat. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Txertoen patenteak kentzearen gainean eztabaidatzea onartu du Europak

Maria Ortega Zubiate

Herrialde ekoizleei dei egingo diete «esportazioa baimendu eta hornikuntza kateak oztopatzen dituzten neurriak deuseztatzeko». Europako Batasuna da «munduko txerto esportatzaile nagusia». AEBek babestu egin dute txertoei patentea kentzea.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©David Aguilar / Efe

Jaurlaritzak ez dio helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Berria

Urkulluk esan du soilik auzitegiak onartutako neurri murriztaileak sartuko dituztela alarma egoeraren ondorenerako aterako duten dekretuan. «Bermeak» nahi ditu, eta errekurtsoa jartzeak «ziurgabetasun aldi bat» sortuko lukeela uste du.

PCRak egiteko eremua, Nafarroako Ospitale Gunean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Apaltzerik ez, hirugarren egunez: 809 positibo Hegoaldean

Ion Orzaiz

13.965 PCR eta antigeno test egin dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak, eta positibotasuna apur bat igo da, %5,8raino

Euskara azterketa, atzo, Barakaldoko BECen. ©BERRIA

Ia 17.000 ikasle ari dira atzoz geroztik HABEren euskara azterketa egiten

Gotzon Hermosilla

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako deialdiez gain, Madrilgo eta Bartzelonako Euskal Etxeetan ere egingo dute euskara azterketa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna