Sexu erasoak salatu dituzte Tolosan eta Bermeon

2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Festa giroan dira Tolosan (Gipuzkoa), inauterietan, eta sexu eraso bat egitea leporatuta gizon bat atxilotu dute bertan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, larunbat goizaldean bi andrazkok ihes egin behar izan zuten, gizon batek horietako bati eraso egin ostean: ukituak egin zizkion. Andreen azalpenak jaso, eta gizonaren bila hasi ziren ertzainak, eta inguruan aurkitu zuten. 30 urteko gizon bat da. Bermeon ere (Bizkaia) eraso bat jazo zen igandean; emakume gazte batek salatu du festa giroan ibili ostean etxera bueltan zihoala gizon bat oldartu zitzaiola. Salaketa ipini zuen. Polizia erasotzailearen bila ari da. Bermeoko Udalak erasoa gaitzetsi du: «Onartezina da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.