Kutxabankek 61,8 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan

Irune Lasa.
2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Urte hasiera oparoa izan du Kutxabankek, eta lehen hiruhilekoa 61,8 milioi euroren irabaziekin itxi du, besteak beste banka negozioan izandako hazkundeari esker. Aurreko urtearekin alderatuta, %32,7 txikiagoa da emaitza orokorra, baina bankuak gogoratu du, batetik, iazko lehen hiruhilekoan ezohiko sarrerak izan zituela, eta, bestetik, atzeratuta datozen zenbait dibidendu —Iberdrolarenak, esaterako— falta zaizkiola jasotzeko. Hain zuzen, Kutxabanken partaidetzen zorroaren balioak gorantz jarraitzen du, eta 2.129 miloi euro balio du orain, azken hamabi hilabeteetan balioa %14 handituta.

Bere jardunean, pandemiaren «testuinguru zailean», Kutxabankek merkatu kuotak handitzen segitu du urte hasieran ere. Hipoteka mailegu berrietan hiru hiruhileko daramatza jarraian 1.000 milioi euroren langa gainditzen, eta, gaur egun, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hipoteka guztien %45,7 dauzka. Enpresen maileguetan ere hazkundea izan du (+%7). Inbertsio funtsetan 750 milioi euro bereganatu ditu, eta merkatu kuota hobetzea lortu du, %6,5eraino. Berankortasun maila ere murriztu egin du: %2,19koa du; bankaren batez bestekoa %4,55ekoa da.

Banka negozioan, interes marjinetik, komisioetatik eta aseguruen negoziotik 276 milioi euroren sarrerak izan ditu Kutxabankek urtarriletik martxora artean, iaz baino %5 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.