BERTSOLARIAK

2014ko abenduaren 18a
00:00
Entzun

Arkaitz Estiballes

Jaio: Galdakao (Bizkaia), 1977.

Ibilbidea: Oraingo txapelduna. Birritan

jantzi du Bizkaiko txapela, 2010ean eta

2012an. 2000tik final guztietan egon da.

«Jende asko dago txapela janzteko gogoz, baina ni ere berriki etxez aldatu naiz, horma handi bat daukat han eta bi txapelek ez didate ondo betetzen, beraz, hirugarrena ere lortzen saiatuko gara.»

Etxahun Lekue

Jaio: Larrabetzu (Bizkaia), 1979.

Ibilbidea: Bizkaiko sei txapelketatan

izan da finalista, eta bitan bigarren

gelditu zen.

«Saio on bat egiteko gogoz nago, nahiko gorputzaldi onarekin. Finalerdietan gustura aritu nintzen, eta nire asmoa da orduan eman nuen maila finalean berriro ematea. Behin hori lortuz gero, datorrena datorrela».

Fredi Paia

Jaio: Getxo (Bizkaia), 1981.

Ibilbidea: 2000 urtetik Bizkaiko

Txapelketa guztietan iritsi da finalera.

Duela bi urte hirugarren gelditu zen.

«Aurtengo leloa josi izango zela jakin nuenean, txapelketa honetarako estrategia bururatu zitzaidan: Jose Mari zapatalari izeneko kantuan badago pasarte bat, «kolpe, kolpe, kolpeka, josi eta josi» dioena. Horixe da zapatuan egiten ahaleginduko naizena».

Iratxe Ibarra

Jaio: Markina-Xemein (Bizkaia), 1974.

Ibilbidea: 2000. urtetik Bizkaiko

Txapelketa guztietan iritsi da finalera.

«Finalerdietan egindako lanarekin pozik nago, baina badakit egun guztiak desberdinak izaten direla. Ilusio berezia egingo lidake Kristina Mardarasek txapela ipintzeak; sailkatutakoen artean bakarretakoa naiz Kristinarekin batera plazan kantatutakoa ».

Jone Uria

Jaio: Getxo (Bizkaia), 1990.

Ibilbidea: 2010 eta 2012an finalista izan

zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Euskal Herriko Txapelketan ere aritua da,

2009an eta 2013an.

«Finalean beti ibili naiz lasaiago finalerdietan baino, eta espero dut aurten ere horrela ibiltzea. Nik behintzat Bizkaiko txapela janzten duen lehenengo emakumea izateko ahalegina egingo dut».

Oihana Bartra

Jaio: Bilbo, 1984.

Ibilbidea: Lehenengo aldiz sailkatu da

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako

finalerako.

«Gogoz egoteaz gain, pozez beterik ere banago. Nire lehenengo finala izango da, aurrekoetan beti egon naizelako finalaren ateetan. Beraz, aurten pozez nago, eta poz hori transmititzeko gogoz ere bai».

Onintza Enbeita

Jaio: Muxika (Bizkaia), 1979.

Ibilbidea: 2006an iritsi zen lehenengo

aldiz Bizkaiko Txapelketako finalera, eta

geroztik antolatu diren final guztietan

egon da.

«Duela bi urte baino ilusio handiagoarekin ikusten dut nire burua, hankak lurrean hobeto finkatuta. Bizitzan behin irabaztekotan, luxu handia izango litzateke Kristina Mardarasek txapela ipintzen duen urtean irabaztea».

Xabat Galletebeitia

Jaio: Lekeitio (Bizkaia), 1986.

Ibilbidea: Lehenengo aldiz sailkatu da

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako

finalerako.

«Niretzat saria da hemen egotea. Txapelketan ondo pasatzea zen nire helburua, hori transmititzea lortu dudala uste dut, eta finalean ere tarteka bada ere ondo pasatzea eta ondo pasaraztea lortzen badut pozik irtengo naiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.