Arroyoren taldeak urrezko hiru puntu lortu ditu Huelvan

2021eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Realak COVID-19agatik atzeratutako partida jokatu zuen atzo, Sporting Huelvaren zelaian. Natalia Arroyoren taldeak balio handiko garaipena lortu zuen: 1-2. Izan ere, 70 minutuz bat gutxiagorekin aritu zen, Ana Tejadak txartel gorria ikusi baitzuen. Amaiurrek (18. min.) eta Nahikarik (21.min.) sartu zituzten Realaren golak. Baina bigarren zatia hasi eta berehala, 47.ean, Kanteh-k 1-2koa egin zuen. Atzo irabazita, Txapeldunen Ligako postuetatik hiru puntura dago Reala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.