ARKUPEAN

Irina

Iñaki Galdos Irazabal -

2020ko ekainak 9

«EH Bildu ere oso sendo dago, baina arazo bat dauka, egunen batean amaituko dena. Espainiako sozialistek ezinbestekoa duten gogoeta sakonaren baitan egunen batean erabaki beharko dute —eta erabakiko dute— Arnaldo Otegiren koalizioarekiko duten jarrera ezin dela betikotu, besteak beste, bere buruari harrika ere ari delako alderdi sozialista horrelako marra gorriekin. Ez da datorren urteko hauteskundeetarako gertatuko, baina bai askok uste baino lehenago. Hortik aurrera gure hauteskundeak askoz ere interesgarriagoak izango dira. Batez ere hauteskunde ondorengo asteak».

Barka beza irakurleak artikulua norberaren aipamen bat ekartzen hasi izanagatik, baina egunkari honetako beste iritziemale batek gogorarazi dit berriki, pasa den azaroko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondoren, hitz horiekin bukatu nuela nire arkupe hartako gogoeta. Eta bai, errepasatzen hasita, egoki ikusi dut urte erdi beranduago bizi dugun egoerara ekarri eta zubi gisa erabiltzeko.

Bistan da hasiak direla orduan iragarritako mugimenduak, marra gorrien gainditzeak. Abiapuntu nagusi gisa Nafarroa Garaiko lehendakaria aukeratu eta gobernua osatzeko negoziazioak —eta akordioa— har ditzakegu agian; mugarri garrantzitsu gisa, bestalde, maiatzaren 20an Madrilen EH Bildu, Podemos eta PSOEren artean sinatutako akordioa, alarma egoera bosgarren aldiz luzatzeko Pedro Sanchezen gobernuaren ahaleginaren baitan eman zena. Edukiak eduki eta zuzenketak zuzenketa, balio politiko handiko akordioa, zalantzarik gabe.

Testuinguru berri honetan pentsatzekoa zen, beraz, Iñigo Urkullu lehendakariak uztailerako deituak dituen hauteskundeen atariko giroa askoz ere animotsuagoa eta zirraragarriagoa izango zela hiru lurraldeetako erkidegoan, baina hara non etorri zaizkigun ustezko alternatibaren protagonistak bata bestearen atzetik, jokorik ez dagoela argitzen. Irinik gabeko balizko errota. Sozialistak hasi ziren lehenengo; ondoren Roberto Uriarteri entzun genion esaten bere koalizioaren, PSEren eta EH Bilduren arteko gobernu akordioa iristekotan epe ertain edo luzera etorriko dela, Miren Gorrotxategi esaten ari zenaren kontra, portzierto; azkenik, Arnaldo Otegi izan da modu esplizituenean gobernu alternatiboa baztertu duena: ezin da inor engainatu, orain eta hemen zientzia fikzioa da ezkerreko hirukoa, eta hipotesi erreala egungo gobernuaren jarraipena da.

Ez geneukan gaiaren inguruko zalantza handirik, baina onartu beharrean gaude harritu egin gaituela determinismo eta errealismo ariketa gordin horrek, uste genuelako neurri batean hirurei komeni zitzaiela hipotesi zirikatzaile eta xaxatzaile gisa erabiltzea bederen. Agian EAJri berari ere bai, mehatxua pizgarri gerta zekiokeelako bere boto-emaileen suspergarri gisa. Baina aitortu beharko da arriskuak ere bazituela horrela jokatzeak, batez ere sozialistentzat eta Maddalen Iriarteren koalizioarentzat. Supituan PSE ezkerreko alderditzat homologatzea eta arlo nazionalean Arnaldo Otegik egin berri duen bezala sozialistak eta jelkideak neurri berdinean jartzea ez da peril gabeko jokaldia azken horientzat. Gauzak horrela, batzuek gehiengo osoa lortzera deituko dituzte herritarrak eta besteek gehiengo hori saihestera. Oso epika gutxi hauteskunde batzuetarako. Oso epika gutxi egun berean Galizian edo hamabost egun lehenago Baionan, Maulen eta Iparraldeko beste hainbat herritan jokoan dagoenarekin alderatzen badugu. Agian Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskunde eguneko parte-hartze kopuruak aztertzen ditugunean ez da koronabirusarena aldagai bakarra izango. Agian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Adinekoen aldeko mezua. ©L. J / FOKU

Eguneko zentroak berriz martxan ipiniko dituzte

Berria

Orain bi aste, COVID-19aren kasuen igoerak arduratuta, eguneko zentroak ixtea komeni zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna