Albistea entzun

Itsasoko Everest, neopreno gabe

Iskander Sagarminaga igerilariak Mantxako kanala zeharkatuko du hurrengo astean. 50 kilometro egingo ditu igerian neopreno gabe. Eider Eibar marrazkilariak irudiak jarriko dizkio Sagarminagaren abenturari.

EIDER EIBAREIDER EIBAR Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Silva -

2020ko uztailak 22

Ingalaterra eta Frantzia lotzen ditu Mantxako kanalak, eta, hori igerian zeharkatzeko proban, hiru kontu jakin behar dira: ura hotza dagoela, distantzia luzeko zeharkaldia dela eta neopreno gabe egin behar dela. Hiru kontu horiek egiten dute Mantxako proba gainerako zeharkaldietatik desberdin, Iskander Sagarminaga (Galdakao, Bizkaia, 1983) igerilariak azaldu duen moduan. Hain zuzen, hori frogatzeko aukera izango du hurrengo astean Sagarminagak. Argi du zeharkaldi «gogorra» izan arren «egin behar den zeharkaldia» dela.

 

Sagarminaga informatikako irakaslea da, berez, baina 2015etik aritu da itsas zeharkaldietan parte hartzen. «Txikitan, ingeleseko artikulu batean irakurri nuen igerilari batek Mantxako kanala zeharkatu zuela», aipatu du Sagarminagak; ordutik, beti buruan izan duen ametsa izan da. Hala ere, amets hori betetzeko garaia espero baino lehenago heldu zaio. Izan ere, aurten hasi da prestatzen, 2021ean edo 2022an egiteko asmoarekin: «Hurrengo urtean zeharkaldia egiteko, jada plazarik ez zegoen. Koronabirusa dela eta, hainbatek ez dute parte hartuko, eta atzera egin duen igerilariren baten tokia aprobetxatuko dut nik». Hori horrela, uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Doverren (Ingalaterra) egongo da Sagarminaga, itsasontziko kapitainaren abisuaren zain. Hark esandakoan hasiko baitute zeharkaldia.

Itsasoko Everest deitzen diote Mantxako kanalari. Distantzia luzeko igeriketako erronkarik handienetakoa da. Dovertik Calaisera (Frantzia) neopreno gabe igeri egitean datza, eta uraren tenperatura 16-17 gradu da. Lerro zuzenean, 33 kilometro dira, baina ur-lasterrek 50 kilometroraino luzatzen dute, eta 13 ordutik gora iraun dezake. 8.000 saialdi baino gehiago egin dira, eta horietatik 1.652 pertsonak bakarrik lortu dute amaierara iristea. Zeharkaldiak hainbat zailtasun ditu: «Distantzia luzea, tenperatura apala, ur-laster handiak eta marmokak. Gainera, zati bat gauez egiten da», azaldu du Sagarminagak. Tokirik erabakigarriena amaiera da; Frantziako kostaldera ailegatzean, ur-lasterrak kanpora eramaten ditu igerilariak. «Indarrarekin sartu behar zara, ur-lasterraren kontra egin. Askotan, jende asko bertan geratzen da, hondartza ikusita, heldu ezinik. Ametsen hilerria deitzen diote», gaineratu du.

Uretan hainbat ordu igarotzen dituenez, erlaxatzea eta ezertan ez pentsatzea gustatzen zaio Sagarminagari: «Milaka gauza pentsa ditzakezu igerian zabiltzan bitartean, baina, bereziki ez dut ezertan pentsatzen. Niri disfrutatzea gustatzen zait, besakada bakoitza disfrutatzea».

Zeharkaldiaren aurretik azken astea du, eta «deskarga» egiten ari da. Azken asteotan, bost egunetan 40 kilometrotik gora egiten ibili da, bizitasun handiarekin. Aurreko astean bolumena jaisten hasi zela adierazi du, eta aste honetan deskantsatu egin behar duela: «Muskulu aldetik, fresko egon behar naiz. Ondo egin behar dut lo, eta hidrato asko hartu».

Zeharkaldia iruditan

Sagarminagaren abenturari orpoz orpo jarraitzeko, Eider Eibar marrazkilari zornotzarrak igerilariaren ilustrazioak sortuko ditu. «Iskanderren marrazki bidezko pertsonaiatxo bat diseinatuko dut, eta bizi izatea egokituko zaizkion hainbat egoeratan kokatuko dut; ez bakarrik zeharkaldian, lehenago ere bai», azaldu du Eibarrek. Irudi horiek biek elkarrekin duten proiektu pertsonalean partekatuko dituzte: www.kokoak.eus. Eibarrek azaldu duenez, hainbat proiektu egin dituzte elkarrekin, baina inoiz ez dituzte, hain zuzen, igeriketa eta marrazkia uztartu. Sarean ere zeharkldiaren berri emateko asmoa dute: «Igerilarien artean, ohitura da gainerakoen berri jakinaraztea, eta elkarri animo pila bidaltzea. Horregatik, Instagramen, zeharkaldia edonorentzat eskuragarri egotea nahi dugu».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Guztiok gatoz leku beretik: guztiok gara afrikarrak»

Unai Etxenausia

'Geu, afrikarrok' aurkeztu du Arrosagaraik, zenbait gazteren istorioak biltzen dituen erakusketa bat, Gasteizko Montehermoso kulturunean. Otsailaren 26ra arte egongo da ikusgai.

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

E. Telleria Sarriegi

Natalia Ortiz ikerlariak, besteak beste, Josefina Erezuma bizkaitarraren istorioa jaso du bere ikerketan, Jaime Aberasturi senargaiarekin izan zuen eskutitz trukearen bidez.
1 ©- / EZEZAGUNA

'Marten' hegaldia

Enekoitz Telleria Sarriegi

Francoren erregimenak, Eliza katolikoarekin batera eta Australiako Gobernuarekin tratua eginda, ehunka euskal emakumezko bidali zituen Australiara, 1960ko hamarkadan. Han lana eginaraztea eta aurretik hara bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaia haien benetako helburua. 'Marta plana' deitu zioten, eta 'El avión de las novias' dokumentalean jaso dute.

 ©OIER ARANZABAL

«Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»

Urtzi Urkizu

Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.