Jatorriez eta sinboloez

Nahiz eta dokumentu idatzirik ez dagoen, historia luzea du euskal makilak; herri arteari lotua izan da, eta, egun, errespetuari lotu sinbologia du.

Senpereko Bestaberri, 1922an; 40 bat dira euskal makila eskuan. AINZIART BERGARA.
Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2015eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Mendeetan erabili den makila bat da euskal makila; horrekin, denak ados. Baina dokumentazio idatzirik ez du makilak, eta zaila da haren historia egiaztatzea. Berez, logikak dio makila beti izan daitekeela erabilgarri, bereziki ibiltariarentzat. Ezpata ezkutatuak arma ere izan daitekeela salatzen du. Nicole Bergarak dioenez, tailerrera heldu zaizkionen artean, batek baieztatu dio bere arbasoetako bat hala hil zutela; merkatuetan, kabala salmentetan, gaizki iragaten ziren zenbait negozio makilarekin zituztela bururatzen.

Bergararrek badute 1922ko argazki bat ere: Senpereko Bestaberrikoak (Lapurdi) ageri dira, eta 40 bat makila daude. «Herri artea» zen seinale, Bergarak argitu duenez: etxe guztietan baitzen makila, eta etxearen izena ematen baitzen makilan. Egun, berriz, badu errespetuari lotu sinbologia bat, ohore bati. Bakar eta berezi izateagatik edo. Eskaintzen da, usu, erretretan sartzean edo ezkontzetan. Eta badira ezagun anitz makila ukan dutenak: Charlie Chaplin, Nicolas Sarkozy, Espainiako erregea... «Makila magikoa da. Irudikaezina da zenbat jende ezberdini eskaintzen zaien», azaldu du Bergarak. «Nor gara gu erabakitzeko nork merezi duen?», galdera pausatu du Alberdik. Galdera berdintsua egin du Xabaltxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.