Umore puntu bat, bertsozaleei jarritakoa

Antzerkia eta bertsolaritza gertuko dituzte Oroitz Unzuetak, Beñat Intxauspek, Mikel Fernandezek eta Hodei Iruretagoienak. Antzezle eta gidoilari gisa, eroso ibiltzen dira umorean, baita kamera aurrean ere.
Intxauspe, Fernandez eta Unzueta antzezleak, Irungo saioko bideo bati begira, <em>Txapelpekoak</em> saioan.
Intxauspe, Fernandez eta Unzueta antzezleak, Irungo saioko bideo bati begira, Txapelpekoak saioan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maite Alustiza -

2017ko azaroak 23

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte». Gaia entzun orduko, gelako argia piztu du bertso eskolako irakasleak, eta kolpean esnatu da begiak itxita zegoen adineko bertsozalea. Irungo (Gipuzkoa) finalaurrekoko kartzelako gaiari tiraka, horrela ekin diote esketxari Oroitz Unzuetak eta Beñat Intxauspek. Astero, Mikel Fernandez eta hirurak kamera aurrean jartzen dira, Hodei Iruretagoienaren gidoiari jarraituz, Txapelpekoak saiorako esketxak egiteko.

Zarauzkoak (Gipuzkoa) dira denak, eta kuadrillakoak hiru antzezleak. Aurretik antzerki lanetan aritu izan dira, umeentzako antzerkitxoak-eta egiten. «Zarautzen Alproja antzerki taldea dago, eta hor hasi ginen pixka bat antzerki munduan sartzen», esan du Unzuetak. Oraindik ere egiten dute Alprojarekin antzezlan bat, euskal jaietan, baina besterik ez, Iruretagoienak elkartu dituen arte: «Txapelketari begira telebista saio bat egiteko asmoa zeukatela deitu zidaten BERRIAtik, eta nahi zutela umorezko esketx moduko zerbait sartu. Nik, nahiko azkar, hauengan pentsatu nuen».

Gehiago edo gutxiago, bertsozaleak dira denak. Unzuetaren etxean afizio dezentekoa izan dute, eta hark, garai batean kasu askorik egiten ez bazion ere, orain geroz eta gehiago. Inguruan tokatuz gero, Fernandez eta Intxauspe joaten dira saioetara; zaleak ez ezik, «parrandako bertsolariak ere» badirela dio Intxauspek. Iruretagoienak barruagotik bizi izan du bertsolaritza: txikitatik bertso eskolan, eskolarteko txapelketetan, Gipuzkoakoan... Azken urteetan, bertsolari gisa gutxiago aritu arren, gertutik segitzen du.

Umorea egitearena ere, ez zaie arrotza. Eroso sentitzen direla dio Unzuetak: «Beti eraman dugu umorea; erraza egiten zaigu umorea erabiltzea». Egunerokoan ere halaxe ibiltzen baitira, Intxausperen esanetan: «Gidoiak badu oinarrian absurdotasun puntu bat, eta gure estiloa; elkarri bromaka-eta ibiltzen gara kuadrillan, eta egiten ditugun keinu edo dena delako dinamikekin ematen diogu umore puntu bat, nahi gabe».

Gaiak eta lurraldetasuna

Gaiei dagokienez, «oreka» bilatzen ahalegindu da Iruretagoiena, ez bakarrik txapelketan zentratzen, baizik eta tokia egiten «bertsolaritzarekin harremana daukaten inguruko gai batzuei, baina ez zuzenean txapelketari buruz». Bestelakoak ere izan dira, Katalunia, adibidez. Fernandezen arabera, gidoia lantzean konplikatua da hain tarte laburrean gai bati nahi bezala heltzea: «Bi minutu hain motzak izanda, txiste batekin eta abar, joan zaizu denbora zerbait esateko».

Lurraldetasunari ere tartea egin nahi izan dio Iruretagoienak: «Denok zarauztarrak izanda, ez da erraza; pentsatu behar da Euskal Herri osorako egiten ari zarela saioa». Bertsolariengan baino gehiago, bertsozaleengan jarri dute fokua. «Gehiago jo dugu hortik. Nik hori nahi nuen hasieran; bertsolariekin-eta sartu baino gehiago, bertsozaleekin». Belaunaldi ezberdinak ere aintzat hartu dituzte esketxetan; edadeko bertsozalearen eta gaztearen pertsonaiekin, esaterako.

Zarauzko lokal bateko gela dute antzezleku. Normalean, «hasi eta buka» egiten dute, mozketa handirik gabe. Dagoeneko hainbat saio grabatuak izateak ere lagundu die, Fernandezen arabera: «Hastea zailagoa izan da, baina azkenekoetan arinagoa izan da dena; aurrenekoetan, kamerak jarri, eta gogor-gogortuta geunden». Ikusleen erantzunek harritu dute Intxauspe: «Jendeari, behintzat, gustatzen ari zaio. Sarean bakarrik dagoen telebista bat izanik, eduki duen oihartzuna... Herrian, behintzat, komentario asko izan ditugu. Azken hilabetean, jende gehiagok deitu dit Uztapide, Beñat baino».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Adinekoen aldeko mezua. ©L. J / FOKU

Eguneko zentroak berriz martxan ipiniko dituzte

Berria

Orain bi aste, COVID-19aren kasuen igoerak arduratuta, eguneko zentroak ixtea komeni zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna