ERREAKZIOAK

2017ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Proiektu hau, gaur ezagutu dugun bezala, ez da inoiz gure ordenamendu juridikoaren parte izango, Konstituzioaren, Kataluniako Estatutuaren eta demokraziaren aurka baitoa».

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroa

PSOE beti egongo da legearen eta Konstituzioaren aldean, baina, garrantzitsua da aurrerapauso bat eta irtenbide politiko bat ematea».

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia

Irtenbiderik onena adostutako erreferenduma litzateke eta katalanek erabaki ahalko dutela bermatzea. Bestalde, edozein mobilizazio da zilegi, eta estatuak ezin duena egin da adierazi eta parte hartu nahi duten herritarrak jazarri».

Irene Montero Unidos PodemosenEspainiako kongresuko bozeramailea

«Kataluniako Gobernuak ez du egun indarrean dauden legeak errespetatzeko asmorik, eta hori arazo bat da funtzionarioentzat. Bazter utzi behar ditu baliabide publikoak legez kanpo den zerbait egiteko».

Carlos Carricoza Kataluniako LegebiltzarrekoCiutadanseko bozeramailea

Guk badakigu Generalitateko aholkulariak estatuko eta nazioarteko zuzenbidean adituak diren legelariak direla. Ez daukagu inolako zalantzarik eurek lanbikaina egin dutela».

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea

Puigdemontek aurrera egin nahi du erreferendum batekin, baina ez da gai bere gobernuari bateratuta eusteko berak markatutako ibilbidearen ahuleziak azaleratzen direnean. Erakundeak eta indar politikoak presio egiten ari da erabakitzeko eskubidearen alde egin dezaten».

Joan Coscubiela  Catalunya Si Que Es Potenbozeramailea

Erreferendum Legea aurretiaz grabatutako itxura instituzionaleko estatu kolpea da: Nicolas Madurok berak egin dezakeen totalitarismo ekintza bat, eromen eldarnio bat. Fiskaltzak zerbait egin beharko luke».

Xavier Albiol Kataluniako PPren burua

Parlamentuaren egoitzan eman beharreko azalpenak eman beharrean, hitzaldi bat besterik ez dute eman alderdi subiranistek. Jarrera horrek ez du oposizioak bere iritzia plazaratzeko daukan aukera bermatzen».

Ferran Pedret PSCko diputatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.