Urraketetan ardura onartzeko eskatu diote Espainiari

2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Segurtasun Indarrek polizia kopurua %22 murriztu dute hamar urtean Euskal Herrian; EH Bilduren galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 5.454 polizia daudela egun Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan: 1.523 gutxiago.

Datua aurrerapausotzat jo du Foro Sozialak, baina erantsi du «garrantzitsua» izango litzatekeela Espainiako Gobernuak, «giza eskubideen urraketen ardura izan zuten gobernuen izenean, bere gain hartuko balu bere ardura politikoa eta biktimei barkatzeko eskatuko balie».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.