Adinduen egoitzetan, beste hamahiru kasu

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
COVID-19ak bereziki jo ditu adinduen egoitzak. Atzo eguneratu zituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetako datuak, eta, jakinarazi zutenez, beste 11 positibo atzeman dituzte Bizkaikoetan, eta bi Gipuzkoakoetan. Orotara, 97 positibo daude Bizkaian, eta 63 Gipuzkoan. Azken egunetan, ez da egoiliarrik hil.

Bizkaiko Aldundiak jakinarazi du segurtasuna bermatze aldera PCRak egingo dizkietela Durangaldeko adinduen egoitzetako eta eguneko zentroetako 511 langileri eta 311 bisitariri. Aldundiaren arabera, transmisio komunitarioko arriskua dagoen guztietan hartuko dute neurria, bisitak eten beharrik ez izateko. Positibo ugari atzeman dute egunotan Durangaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.