«Arazorik ez» Petronorrekin eta erregearekin

2018ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Petronorrek gaur egingo du 50. urteurreneko ekitaldia, eta instalazio berrietako lehen harria jarriko dute. Han egongo da Felipe Borboikoa, baina ez Urkullu, eta horrek polemika sortu du. Urkulluk zehaztu du ez duela inolako arazorik Espainiako erregearekin bat egiteko ekitaldi ofizialetan—askotan egon dela gogorarazi du—, eta Petronorrekin ere ez duela arazorik —«[Petronorreko presidente] Josu Jon Imaz adiskide dut», esan du—.

Arazoa, Urkulluren esanetan, beste bat da: gaur osoko bilkura egingo da Eusko Legebiltzarrean, EAJ-PSE gobernu koalizioak 37 legebiltzarkide ditu, oposizioak, berriz, 38, eta, hortaz, bozketetan boto baten gorabehera garrantzi handikoa izan daiteke. «Hori da ekitaldira ez joateko arrazoi bakarra», argudiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.