Ostegunean bilduko da Batzorde Mistoa

2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernua eta Jaurlaritza «ahaleginak» egiten ari dira ostegunean egiteko eskumenen inguruko Batzorde Mistoa. Atzo egin zuten batzar teknikoa bi aldeek. Datozen orduetan ere informazioa trukatzen segituko dute, eta bihar goizean egingo dute azken bilera, osteguneko Batzorde Mistoaren aurretik.

Joan den asteazkenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak aste honetan egingo zutela eskumenen transfrentzien inguruko bilera. Asmoa da urtarrilean Jaurlaritzarekin adostutako egutegiarekin jarraitzea. Lau eskumen eskualdatuko dituzte oraingoz: AP-68 autobidearen kudeaketa, produktu farmazeutikoen legeen aplikazioa, enplegu erregulazio espedienteengatik kaltetutako ohiko erretiroaren aurretiko laguntzen kudeaketa eta eskola asegurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.