Nola funtzionatuko du Ticket Bai egitasmoak?

2019ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Pertsona batek produktu edo zerbitzuren bat erosten duenean Bizkaiko edo Gipuzkoako saltokiren batean, fakturazio programak fitxategi bat sortuko du, eta horretan jasoko da jardueraren kontrolarentzat beharrezkoa den zerga informazio guztia. Gipuzkoan, ogasunarekin konektatuta dago sistema, eta, beraz, dokumentu hori foru erakundera igorriko da salmentaren tiketa atera bezain pronto. Bizkaian, enpresek eta autonomoek artxibo horiek igorri beharko dituzte beste informazio batzuekin batera, hiruzpalau hilabetean behin, gutxi gorabehera.

Bezeroak, halaber, jasoko duen tiketean ikusi ahal izango du salerosketaren informazioa ondo igorrita dagoela ogasunera, fakturan dagoen QR kode baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.