AEBek, Israelek eta Errusiak bilera bat egin dute

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
AEBek, Israelek eta Errusiak bilera bat egin dute lehenengo aldiz hirurak elkarrekin. Jerusalemen elkartu ziren atzo hiru gobernuen segurtasun nazionalerako aholkulariak, eta prentsaurreko bat eman zuten hirurek, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera. John Bolton Etxe Zuriaren aholkularia eta Netanyahu gogor mintzatu ziren Iranen aurka, baina Nikolai Patruxev Kremlineko aholkulariak esan zuen Errusiak dituen datuen arabera Iranek bere aire eremuan bota zuela AEBen drone bat joan den astean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.