Aritz Egea. Lehen gizon euskalduna

«Arranparik gabe ere, ez dut uste aurrerago bukatuko nukeenik»

Unai Ugartemendia.
Zegama
2018ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Denbora: 4.05.13

Nola joan da lasterketa?

Lasai ateratzeko asmoa nuen. Ez da horretarako eguna izan, hasieratik 15-20 korrikalariko taldea osatu delako. Aratz magaleraino horrela joan gara, eta gailurrean ere ez zen bestelako tarterik. Aizkorriraino oso ondo joan naiz. Gailurrerian miseria batzuk pasatzea tokatu zait, irristakor zegoelako. Jaitsiera polita egin dut, baina Oltzen arranpekin hasi naiz, eta nahiko lan izan dut. Arazoak izan ez banitu ere, ez dut uste askoz ere aurrerago bukatuko nukeenik.

Sorpresa handia izan al da Stian Angermundek ez irabaztea?

Ez. Remmy [Bonnet] ezagutzen dugunok badakigu horrelakoren bat egin zezakeela. Orain bi urte irabazteko faboritoa zen niretzat, baina ez zuen amaitu. Oso lasterketa ona egin du. Stian [Angermund-Vik] patxada handiarekin irten da, eta Aizkorritik aurrera astindu badu ere, ezin izan du irabazi. Poloniarra ere uste bezain ondo ibili da. Ondo merezitako podiuma izan dute hirurek.

Zegaman arantzaren bat geldituz gero, Euskal Herria Mendi Erronkan irtengo zinela esan zenuen. Arantzarik bai?

Ez. Azkenean, gainera, bi aste barru Espainiako Txapelketara joango naiz euskal selekzioarekin. Beste bidaia bat egiteko aukera izango dut, eta, egia esan, oso pozik nago. Orain artean selekzioak eman didan guztia eskertzeko aukera paregabea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.