Bosniako gerraren kronologia

2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun

1992

Martxoak 1. Independentziarako erreferenduma egin zen. %92ak alde bozkatu zuen, baina serbiar komunitateko buruek boikoterako deia egin zuten.

Apirilak 6. Europako Batasunak Bosnia eta Herzegovinaren independentzia onartu zuen. Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen. Hilaren amaieran, Sarajevo setiatuta zuten serbiarrek.

Ekainak 28. Serbiarrek Nazio Batuen Erakundearen esku utzi zuten Sarajevoko aireportua.

1993

Apirilak 12. Aire eremua debekatzeko operazioa hasi zuenNATOk.

Azaroak 17. Jugoslavia ohirako Nazioarteko ZIgor Auzitegia sortu zuten Hagan.

1994

Otsailak 5. Sarajevoko Markale merkatuan 68 zibil hil zituzten artilleria pieza bat jaurtita.

Martxoak 18. Bosniar musulmanen eta kroaziarren indarrek bakea sinatu zuten.

1995

Uztailak 11. Indar serbiarrek Srebrenica hartu zuten. 8.000 musulman hil zituzten.

Azaroak 21. Daytongo Akordioa sinatu zuten bosniar, serbiar eta kroaziar buruzagiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.