KRONOLOGIA

2016ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Urte asko behar izan dira Donostian autobus geltoki bat eraikitzeko egitasmoa gauzatzeko. Horra erabakigarriak izan diren hainbat mugarri:

1993. Amara auzoko Pio XII.aren plazan autobusen nasak jarri zituzten. «Behin-behineko» konponbidetzat jo zen.

2000. Beste hainbat egitasmo alboratu, eta geltokia Loiolako Erriberan eraikitzearen alde egin zuten PSE-EEk, EHk eta EAJ-EA koalizioak.

2007. Odon Elorza alkateak geltokia Atotxan egitea proposatu zuen; EAJk eta PPk ez zuten ontzat jo aldaketa.

2011. Atotxako lanak geratu zituen Bilduk, udalera iritsi ostean. Egitasmoa Loiolako Erriberan egitea hobetsi zuen.

2012. EAJk, PSEk eta PPk bat egin zuten Atotxako proiektua berreskuratzeko.

2016 urtarrilaren 14a. Dena inauguraziorako prest zegoela esan zuten goizean; arratsaldean, oraindik ezin zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.