Autogestioaren bideari eutsiko diotela berretsi dute Maravillas gaztetxekoek

Ion Orzaiz.
Iruñea
2018ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
«Autogestioan oinarritutako espazio eta proiektuen aldeko apustuari tinko» eutsiko diote Maravillas gaztetxeko kideek. Ohar batean nabarmendu dutenez, «borrokari eta konpromisoari esker» lortu dute gaztetxea ez hustea. «Adorez eta erabakitasunez, konkista herrikoi bat lortu dugu Nafarroako Gobernuaren aurrean: abandonatutako espazio baten kolektibizazioa, eta hori Alde Zaharreko auzokideentzat zabaldu izana». Gazteek azpimarratu dute autogestioa dela proiektuaren ardatz nagusietako bat —«Maravillas tresna baliagarria izango da autogestioaren bitartez bakarrik»—, eta horri eutsiko diote etorkizunean ere. Bestalde, eskerrak eman dizkiete gaztetxea babesa adierazi dioten pertsona eta kolektiboei, bereziki Alde Zaharreko auzokideei eta Josefina Lambertori.

UPN, auzitara jotzeko prest

UPNk gogo txarrez hartu du gaztetxea husteko agindua bertan behera gelditu izana. Ohar batean, Nafarroako Gobernua kritikatu du, «abertzale erradikalen xantaiaren aurrean amore eman» duelakoan. Erregionalistek gaztetxearen huste prozesuari buruzko txosten juridikoak eskatu dituzte, eta Ogasun kontseilari Mikel Aranbururen agerraldia ere galdegin dute. Alderdiak ohar batean nabarmendu du auzitara jotzeko aukera aztertzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.