Irudia. Bilbo

Denboraleak kalte ugari eragin ditu

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Asteburuan izandako euri zaparradek eta haizeteek kalte material ugari eragin dituzte, kostaldean bereziki. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazkenera arte ezarri du abisu horia: 24 orduan 40-60 litro inguru espero dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin, eta bost metro inguruko olatuak. Asteburuan, 150-170 kilometro orduko haizeteak izan ziren lurralde horietan. Donostian, adibidez, suhiltzaileek 40 esku hartze baino gehiago egin behar izan zituzten igandean; besteak beste, Bretxako merkatuko eraikina eta barruko postuak hondatu zituen denboraleak. Lapurdin, 10.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe izan ziren. Eta Bilboko Deustu auzoko etxe bateko teilatuan kalte larriak eragin zituen haizeak (argazkian, atzo); hango bizilagun batzuek bi gau egingo dituzte euren etxeetatik kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.