Oriol Junqueras eta Toni Comin TV3en egotea ezetsi dute

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Oriol Junqueras ERCko Europako Parlamenturako zerrendaburuak eta Antoni Comin Junts Per Catalunyaren hautagaitzako bigarrenak ezin izan zuten parte hartu TV3 Kataluniako telebista publikoak atzo eginiko eztabaidan. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagaien eztabaida egin zuten bart, baina Espainiako Hauteskunde Batzordeak ebatzi zuen 22:00etan izateak espetxeko ohiko funtzionamenduan eragingo lukeela, eta baimena ukatu zion Junquerasi. Comin bideokonferentziaz parte hartzekoa zen, eta hari ere ez zioten aukerarik eman. Junqueras Soto del Realen (Espainia) dago preso, eta Comin Belgikan erbesteratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.