Zorpeko eragiketak, zaharrak berri

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Burtsetan apustu egiten duenak bi ikusmira izan ditzake nagusiki. Jokatzean pentsatuko du halako akzioren balioa denborarekin handitu egingo dela, dena delakoagatik —enpresaren kudeaketa ona, merkatu posizio egokia, produktu berritzaileren bat, espekulazioa—. Hori da normalena: merke erosi eta gero garesti saldu.

Baina, pentsatzen badu balio hori murriztu egin daitekeela, badago modua etekina ateratzeko. Modu sinpleenean azalduta: zorpeko operazioetan, maileguan hartzen da akzioa—zeinak une horretan 100 balio duen—, interes baten truke, eta merkatuan saldu, 100en balio horretan. Zorra itzultzeko orduan, akzioa bueltatu behar denean, hura erosi egin beharko du merkatuan; pentsatu bezala, merkeago badago, demagun 80an, jokalariak 20 irabazi ditu (ken interes tasa).

Halako operazioak arriskutsuak izan daitezke, besteak beste, jokalariarentzat: haren ustearen kontra, epe jakin horretan itzuli beharreko akzioaren balioak gora egin badu, ordaindu beharreko zorra oso handia izan daiteke.

Beste arrisku handia merkatuentzat da. Halako operazioak masiboki egiten badira, berehalakoan merkatuko direla jokatuz, akzio asko saltzen badira aldi berean, aktiboen balioa amildu egiten da, eta aldakortasuna, gorabeherak, asko areagotu daitezke

Historialarien arabera, herbeheretar bat, Isaac La Maire, izan zen zorpeko operazioen asmatzailea, 1609. urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.