Greba Bizkaiko garbikuntzan, gaur eta bihar

2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta, «erantzun zabala» izan zuen atzo Bizkaiko eraikinen eta bulegoen garbikuntza sektorean deitutako lanuzteak. Kalejira zaratatsua egin zuten Bilbo erdialdean, haien soldatak gutxienez 1.200 eurora hel daitezela eskatzeko, hamabost ordainketarekin.

Grebak gaur jarraituko du, eta, Bilboko Erribera azokatik abiatuta, lan baldintzak salatuko dituzte, turistaz mozorrotuta. Bihar, berriz, Deustutik abiatuta manifestatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.