Aldundiak dio ez diela kamioilariei dirua itzuli beharrik

2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Ordainsariak baliogabetzeko epaien ondoren, ikusteko dago zer gertatuko den kamioilariek azken urteetan ordaindutako bidesariekin. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiek ez dutela behartzen ezer itzultzera; hala nabarmendu zuen atzo, berriro ere, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak. Ez dira iritzi berekoak garraiolarien ordezkariak.

Hiru garraiolari autonomoensindikatuak , «legez kanpo» jasotako dirua ofizioz itzultzeko eskatu dio aldundiari, garraiolariek erreklamaziorik egin behar izan gabe. «Teleordainketa sistema automatikoa da, datu guztiak dituzte, identifikatutako erabiltzaile guztienak, eta ez dago arrazoirik gutxienez lehen araua indarrean egon zen aldian kobratutako bidesariak itzultzeari uko egiteko».

Fenasdimer Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak, berriz, kalkulatu du aldundiak hamabost milioi euro itzuli behar dizkiela kamioilariei, eta erreklamazioa aurkezteko eskatu die bere bazkideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.