Halbuda

PABLO GARCIA.
2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
neskatoak —argazkian, ezkerrean— 6 urte ditu. Oso txikia zela joan zen zentrora. Familiakoak joan ziren, lagundu ahalko ziotelako itxaropenez, adimen atzeratasun nahiko larria baitzuen; baina zentroan, eskolaren eta proiektuaren estandarte bihurtua da, bisitariak doazen guztietan bertan behera uzten baitu eskuetan duen hori, eta txeratsu hartzen baitu nornahi, bazter guztiak argitzen dituen irribarre batez. Lagun hurkoarenganako maitasunaren deskribapen perfektua da: beti dabil jolasean, eta ez du gogoan sekula triste egon izana zentrora joan zenez geroztik; aitzitik, beti pozik sumatzen zaio. Castrok berak honela aitortu du: «Nire kutunetako bat da. Ikusi orduko, hauspotu egiten nau, eta indarra ematen dit udako egun latzetan aurrera egin ahal izateko, 45 graduko bero sapapean bada ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.