JARDUNALDIAK

2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Debako Arte Eskola Bizirik plataformak eskolaren iragana oroitzeko eta etorkizuna diseinatzeko lehen jardunaldiak antolatu ditu Koldo Mitxelena kulturunean.

Martxoak 23

11:30-12:45. Sarrera.

12:45-14:00. Arte eskolaren historiaren ibilbide bat, sorreratik gaur egunera arteko ibilbidea ezagutuz. Zuriñe Gredilla eta Juan Luis Baroja Collet Debako Arte Eskolako kideek eta urteotan ikasle izan diren batzuek hartuko dute parte, bai eta Gregorio Diaz Ereño Oteiza museoko zuzendariak ere. Bideo emanaldi bat ere izango da.

14:00-15:30. Bazkaltzeko tartea.

15:30-18:00. Arte eskola birpentsatzeko gogoeta. Eskolarekin zer harreman izan duen eta nola ari den bere museoa osatzen azalduko du Koldobika Jauregik; Azpeitiko Dinamoa sortzaileen guneari buruzko azalpenak emango dituzte hango kideek; eta objektu artistikoak lekua edo paisaia sortzeko duen gaitasuna oinarri duen ibilbidea aurkeztuko du Iñaki Uriartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.