EH Bilduren oinarriek zerrendak berretsi dituzte

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
EH Bilduren oinarriek berretsi egin dute joan den astean koalizioaren Mahai Politikoak hartutako erabakia, eta, hortaz, azaroaren 10eko hauteskundeetan berriro aurkeztuko dituzte apirilaren 28ko bozetara aurkeztu zituzten zerrendak.

Atzo 18:00ak arte izan dute botoa emateko aukera, eta bozkatu dutenetatik %95ek berretsi dute zerrendak berriro aurkezteko hautua.

Beraz, aurrekoan bezala, Iñaki Ruiz de Pinedo izango da Arabako zerrendaburua Espainiako Kongresurako, Oskar Matute eta Idurre Bideguren Bizkaikoak, Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu Gipuzkoakoak, eta Nafarroan Bel Pozueta izango da Kongresurako zerrendaburua. Senaturako hautagaiak Garazi Dorronsoro, Arantza Gutierrez, Gorka Elejabarrieta eta Oihan Mendo izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.