Eguberrietarako presoen aldeko mobilizazioetara deitu du Sarek lau hiriburutan

joxerra senar
Iruñea
2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Atera bidera orain presoak lelopean, Sarek nazio manifestazio batera deitua du Bilbon urtarrilaren 11rako, azken urteetan egin den moduan. Hala ere, plataformak ez du ekinbide horretara mugatu nahi «salbuespenezko espetxe politika amaitzeko» aldarrikapena. Hala, Bilboko manifestazioari begira «motorrak berotzeko asmoz», Eguberrietako oporretan lau elkarretaratze egingo ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: abenduaren 21ean Iruñean eta Gasteizen egingo dituzte elkarretaratzeak; abenduaren 27an, Bilbon; eta, abenduaren 28an, Donostian.

Sarek gogora ekarri du 142 euskal preso etxetik 600 kilometro eta 1.110 kilometro arteko eremuan daudela «oraindik ere»; beste 42 preso, berriz, 600 kilometro eta 400 kilometro arteko eremuan daude. Guztiak ere, urrun. Gainera,Espainiako Estatuko kartzeletan egun diren 25 emakumeetatik 12 bakartuta daude, eta bost seme-alabekin daude espetxean: lau Picassenten, eta bat, Beatriz Etxeberria, Aranjuezen. Guztira, 104 haur motxiladun daude, ama edo aita (edo biak) espetxean dituztenak. 21 presok gaixotasun larria dute. Horregatik, egungo espetxe politika «behin betiko» bertan behera uzteko unea dela deritzote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.