EEPn, «tentsioak» euskarazko postuen inguruan

2021eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) biltzar nagusia egin zuen atzo. Asteon, Euskara Geroan elkarteak kezka agertu du euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egoeraz. Deitoratu dute sail elebidunean bai ikasleak eta bai euskaraz emanak diren ikasgaiak emendatu badira ere legez onartua den oren parekotasunetik «urrun» dagoela, eta lizeoetako erreformaren «kalteak» nabarmendu dituzte. Gai hori izan zuten hizpide EEPren biltzarrean. Antton Kurutxarri lehendakariak deitoratu du «tentsioa» badela tokiko hautetsien, Akademia ikuskariaren eta Frantziako Estatuko ordezkarien artean. Euskarazko postuei buruz ez zuten deus trenkatu atzoko bilkuran, baina Kurutxarrik esan zuen «desadostasunak metatzen» ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.