Osakidetzan euskara alboratu izana salatu dute

2021eko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Osakidetzako zuzendaritzak kontratazio akordioaren zirriborroa aurkeztu berri du osasuneko mahai sektorialean, eta, LABek salatu duenez, praktikan jarriko balute «euskararen erabileran atzerapauso larria izango litzateke». Izan ere, sindikatuaren arabera, Osakidetzak ez luke euskararen ezagutzarik eskatuko egiturazkoak ez diren behin-behineko kontratu gehienetan. Euskaraz jakitea lehentasun maila goreneko postuetan bakarrik eskatuko luke, hau da, pediatria zerbitzuetan eta informazio guneetan, edo herri bateko biztanleen %70 euskaldunak direnean. Horrek guztiak euskararen normalizazioan kaltea eragingo lukeela dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.